Zine forumak, gazteentzat

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, zine foruma eta  teknologia berrien inguruko ikastaroa daude.

Gaur arte, zabalik dago Konpainia zentroko teknologia berrien eta sareen udako ikastaroetan izena emateko epea. Zazpi dira doaneko proposamenak, eta plazak zozketaz banatuko dira. Izena emateko 010 telefono zenbakira deitu behar da.

Gaur ere, asteartearekin, zine foruma, Gazteriaren etxean. Arratsaldeko seietan, Las vidas de Zulma filma argitaratuko dute. Alter Nativasek, Alboan Fundazioak eta SEI elkarteak prestatu dute hitzordeua. Sarrera, libre.

Kondestable jauregian, sanferminen aurreko sukaldaritza, Udaletxeko III. berdintasun planaren karietara antolatuta. Ekainaren 27tik 30 arte izanen da, arratsaldeko zazpietatik bederatziak arte. 21 euroan. Izen emateak 010 telefono zenbakian egin behar dira.

Ingurumen Heziketarako Museoan, txirrindularen abiadura aldagailuak eta erradioak konpontzeko tailerra. Alvaro Rubiok eta Marco Acebedok eskainiko dute. Sei eta erdietan izanen da, bihar, eta izen ematea 010 telefono zenbakian egin behar da.

Bihar ere, eguerdiko hamabietan, Iruñeko modernismoaren inguruko bisita gidatua eginen dute, euskaraz. Udaletxe plazatik aterako da. Inskripzioak bi euroan, Civivoxen

Kondestable jauregian, sanferminen aurreko sukaldaritza, Udaletxeko III. berdintasun planaren karietara antolatuta. Ekainaren 27tik 30 arte izanen da, arratsaldeko zazpietatik bederatziak arte. 21 euroan. Izen emateak 010 telefono zenbakian egin behar dira.

Aste honetan, txistu eta gaita sesioak egonen dira udaletxe plazan. Astearte eta ostegunetan izanen dira, ekainaren 30 arte, arratsaldeko zazpi eta erdietatik, gaueko bederatzi eta erdiak arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!