Bizikleta mitikoak ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko eka. 20a, 12:36

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, lasterketa bizikleta mitikoen inguruko erakusketa eta sanferminen aurreko sukaldaritza ikastaroa daude.

Ingurumen Heziketarako Museoan,  lasterketa bizikleta mitikoen inguruko erakusketa. Askotariko modeloak ikusi ahalko dira: 79ko Zeus bat, 78ko Sisquillo bat eta 86ko Pinarello Montello bat, esaterako. Astelehenetik ostiralera arte egonen da erakusketa irekita, hamarretatik ordu batak arte eta seietatik zortziak arte.

Kondestable jauregian, sanferminen aurreko sukaldaritza, Udaletxeko III. berdintasun planaren karietara antolatuta. Ekainaren 27tik 30 arte izanen da, arratsaldeko zazpietatik bederatziak arte. 21 euroan. Izen emateak 010 telefono zenbakian egin behar dira.

Bihar arte zabalik dago Konpainia zentroko teknologia berrien eta sareen udako ikastaroetan izena emateko epea. Zazpi dira doaneko proposamenak, eta plazak zozketaz banatuko dira.

Bihar, asteartearekin, zine foruma Gazteriaren Etxean. Arratsaldeko seietan, Las vidas de Zulma filma eskainiko dute. Alter Nativas-ek, Alboan Fundazioak eta SEI elkarteak antolatuta. Sarrera, doan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!