Ezkaba auzolanean garbitzera

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste Ezkaba garbitzeko kanpaina eta La Pamplonesaren kontzertua, daude

Autobus geltoki zaharrean, gaur: La pamplonesa. Pasodobleak, boleroak, jotak , mamboak zein larrain dantza dantzatuko dituzte, Iruñean dantzak martxan izenburupean. Emanaldia zortzi eta erdietan izanen da.

Gazteriaren etxean, bihar, gizarte salaketarekin konprometitutako zinema eta argazkilaritza dokumentalaren inguruko arratsaldea. No Solo Films elkarteak eta Afrikako partzuergoak antolatu dute arratsaldeko bostetatik gaueko bederatzi eta erdiak arte izanen den ekimena, sarrera, doan.

Kondestablen, sanferminen aurreko sukaldaritza, Udaletxeko III. berdintasun planaren karietara antolatuta. Ekainaren 27tik 30 arte izanen da, arratsaldeko zazpietatik bederatziak arte. 21 euroan. Izen emateak 010 telefono zenbakian egin behar dira.

Udalak boluntarioak eskatu ditu Ezkaba mendia garbitzeko. Biharkoa izanen da garbiketarako eguna, goizeko hamarretatik hamabiak arte. Mankomunitatearekin elkarlanean gauzatutako ekimena da. Boluntarioek goizeko hamarretan egon beharko dute psikogeriatrikoa eta Ezkaba mendia lotzen dituen pasabidean.

Kondestablen, sanferminen aurreko sukaldaritza, Udaletxeko III. berdintasun planaren karietara antolatuta. Ekainaren 27tik 30 arte izanen da, arratsaldeko zazpietatik bederatziak arte. 21 euroan. Izen emateak 010 telefono zenbakian egin behar dira.

Ekainaren 21era arte zabalik dago Konpainia zentroko teknologia berrien eta sareen udako ikastaroetan izena emateko epea. Zazpi dira doaneko proposamenak, eta plazak zozketaz banatuko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!