Txupinazoko hautagaiak bozkatzeko epea bukatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko eka. 16a, 12:02

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, txupinazoaren bozketa eta patata tortilla egiteko ikastaroa daude.

Zabalik dago patata tortillak egiteko tailerrean izena emateko epea, Gazteriaren Etxean izanen da. Soilik 25 lagunek hartu ahalko dute parte. Zangotza kaleko 30. zenbakian egin behar dira inskripzioak, euro batean.

Txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko botoa eman daiteke jada. Sei dira hautagaiak. Erroldatutakoek pamplona.es-en eta 010 telefono zenbakian eman ahal izanen dute botoa bihar arte, ostiralarekin. Civivoxetan ere aukera bada bozketan parte hartzeko.

Burgoen plazan, bihar, ostiralarekin, kontzertua, aire librean: La pamplonesa. Pasodobleak, boleroak, jotak , mamboak zein larrain dantza dantzatuko dituzte, Iruñean dantzak martxan izenburupean. Emanaldia zortzi eta erdietan izanen da.

Gazteriaren etxean, larunbatean, gizarte salaketarekin konprometitutako zinema eta argazkilaritza dokumentalaren inguruko arratsaldea. No Solo Films elkarteak eta Afrikako partzuergoak antolatu dute arratsaldeko bostetatik gaueko bederatzi eta erdiak arte izanen den ekimena, sarrera, doan.

Kondestablen, sanferminen aurreko sukaldaritza, Udaletxeko III. berdintasun planaren karietara antolatuta. Ekainaren 27tik 30 arte izanen da, arratsaldeko zazpietatik bederatziak arte. 21 euroan. Izen emateak 010 telefono zenbakian egin behar dira.

Zabalik dago Konpainia zentroko teknologia berrien eta sareen udako ikastaroetan izena emateko epea. Zazpi dira doaneko proposamenak, eta plazak zozketaz banatuko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!