Bizikleten, ordezko piezen eta osagarrien azoka

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko eka. 13a, 12:13

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, txirrindula azoka eta txupinazoaren bozketa daude.

Gaur eta hilaren 17 arte, ostiralarekin,  Ingurumen Heziketarako Museoan, bizikleten, ordezko piezen eta osagarrien azoka. Goizez eta arratsaldez, trukeak egin daitezke, museoko langileek gainbegiratuta.

Bihar, asteartearekin, ekainaren 14, Konpainia zentroko teknologia berrien eta sareen udako ikastaroetan izena emateko epea irekiko dute. Zazpi dira doaneko proposamenak, eta plazak zozketaz banatuko dira.

Zabalik dago patata tortillak egiteko tailerrean izena emateko epea, Gazteriaren Etxean izanen da. Soilik 25 lagunek hartu ahalko dute parte. Zangotza kaleko 30. zenbakian egin behar dira eskaerak, euro batean.

Txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko botoa eman daiteke jada. Sei dira hautagaiak. Erroldatutakoek pamplona.es-en eta 010 telefono zenbakian eman ahal izanen dute botoa ekainaren 17ra arte. Civivoxetan ere aukera bada bozketan parte hartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!