Txupinazoa nork botako duen bozka daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko eka. 10a, 12:16

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, txupinazoa jaurtitzeko bozketa eta ipuin kontalaria daude.

Txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko botoa eman daiteke jada. Sei dira hautagaiak. Erroldatutakoek pamplona.es-en eta 010 telefono zenbakian eman ahal izanen dute botoa ekainaren 17ra arte. Civivoxetan ere aukera bada bozketan parte hartzeko.

Asteburuan, Arantzadin, Espainiako Arborikultura elkarteak antolatutako Zuhaitzak Igotzeko hamabortgarren lehiaketa. Goizez eta arratsaldez, makina azoka egonen da eta haurrentzako ekimenak.

Larunbatean, Iturramako Civivoxean, ipuin kontalaria. Estitxu Arroyo narratzaileak El pequeño ruiseñor ipuina kontatuko du, sarrera, libre, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Bizikleten ,ordezko piezen eta osagarrien azoka zabalik dago jada Ingurumen Heziketarako Museoan. Ekainaren 17 arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!