Irazoki, zuzen zuzenean

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: Joseba Irazokiren kontzertua eta entzierrotxorako sarrera eskaera daude.

'Kantu eta Hitza' zikloaren baitan, gaur, Joseba Irazoki izanen da kontzertua eskaintzen Erraldoien Txokoan. Azken lana aurkeztuko du, “Lagunekin” izenekoa. Arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera izanen da kontzertua. Sarrera doanekoa da.

Bihar arte eska daitezke Sanferminetako entzierrotxoetarako paseak. 350 pase zozkatuko dira egun bakoitzean, uztailaren 6tik 13ra. 010 telefono zenbakian edo pamplona.es webgunean eman behar da izena eta NANa izatea ezinbestekoa da.

Bihar, ostiralarekin, gainera, botoa emateko aukera izanen da Txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko. Sei dira hautagaiak. Erroldatutakoek pamplona.es-en eta 010 telefono zenbakian eman ahal izanen dute botoa ekainaren 17ra arte. Civivoxetan ere aukera bada bozketan parte hartzeko.

Bihar, ostiralarekin, Espainiako Arborikultura elkarteak antolatutako Zuhaitzak Igotzeko Lehiaketaren barruan, udalak lau konferentzia antolatu ditu hiri zuhaitzen zaintzari buruz. Goizeko hamarretatik aurrera, Ziutadelako armen aretoan.

Bihar, ostiralarekin, gainera, botoa emateko aukera izanen da Txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko. Sei dira hautagaiak. Erroldatutakoek pamplona.es-en eta 010 telefono zenbakian eman ahal izanen dute botoa ekainaren 17ra arte. Civivoxetan ere aukera bada bozketan parte hartzeko

Kondestableko udal erroldan edo aurrez aurreko bulegoan kudeaketak egiteko hitzordua ezinbestekoa dela gogorarazten zaie herritarrei. hitzordua 010 telefono zenbakira deituta eodta pamplona.es webgunean eska daiteke.

Irailaren 30 arte, datorren urteko udal egutegirako argazkiak aurkez daitezke. Jatorrizkoak izan beharko dute, eta argitaratu gabeak. Herri bozketaren bidez aukeratuko dituzte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!