Polen mailaren inguruko informazioa bidaltzeko zerbitzua du udalak martxan; nahi duen horrek izena eman dezake 010 telefono zenbakira deituta. Maila baxua aste honetan olibondoetan, quercusetan, plantagoetan eta gramineetan.
Gaur, asteazkenarekin, Iraunkortasun Gelan, balkoian ortuariak landatzeari buruz hitz eginen dute, Arrea Elkarteko Ainara Morenoren gidaritzapean. Zazpietan izanen da, doan.
Joaquin Maya eskolako Ros irakaslearen Ganbara Musikako ikasleek kontzertua emanen dute Kondestablen. Arratsaldeko zortzietan izanen da, zortzietan, doan.
Kantu eta Hitza zikloaren baitan, ostegunean Joseba Irazoki izanen da kontzertua eskaintzen Erraldoien Txokoan. Azken lana aurkeztuko du, “Lagunekin” izenekoa. Arratsaldeko zortzi terdietatik aurrera izanen da kontzertua. Sarrera doanekoa da.
Ostegunean era berean, Civivoxek bisita gidatua eskainiko dute Nafarroako Museoak duen XIX. eta XX. mendeko eskulturak ikusteko. Hamabietatik ordu batetara izanen da bisita eta beharrezkoa da aldez aurretik izen ematea. Euro baten truke eman daiteke izena.
Ostiral arte eska daitezke Sanferminetako entzierrotxoetarako paseak. 350 pase zozkatuko dira egun bakoitzean, uztailaren 6tik 13ra. 010 telefono zenbakian edo pamplona.es webgunean eman behar da izena eta NANa izatea ezinbestekoa da.
Ostiralean gainera botoa emateko aukera izanen da Txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko. Sei dira hautagaiak. Erroldatutakoek pamplona.es-en eta 010 telefono zenbakian eman ahal izanen dute botoa ekainaren 17ra arte. Civivoxetan ere aukera bada bozketan parte hartzeko.