IKT astearteen azken hitzordua

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: IKT astearteak eta entzierrotxorako gonbidapenak daude.

Ostiralera arte, sanferminetako entzierrotxorako  paseak eska daitezke. Zozketaz banatuko dituzte 350 gonbidapen, egun bakoitzerako, uztailaren 6tik 13 arte. Baldintza bakarra 010 telefono zenbakian edo pamplona.es webgunean apuntatzea da, eta NAN zenbakia izatea.

Gaur, asteartearekin, IKT astearteen zikloa itxiko dute, Moc, formación técnica on line  gratuita hitzaldiarekin. Teknologia berrien hezitzaile Eva Rodriguezen esku egonen da solasaldia. Arratsaldeko zazpietan izanen da, doan.

Mendillorriko zinema irisgarriko azken proiekzioa gaur. Zazpietan, El árbol pelikula eskainiko dute, azpidatziekin, eta autodeskripzio zerbitzuarekin. Julie Bertuccelliren lana da. Adin guztietako publikoari egokituta. Sarrera, doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Polen mailaren inguruko informazioa bidaltzeko zerbitzua du udalak martxan; nahi duen horrek izena eman dezake 010 telefono zenbakira deituta.  Erdi mailakoa da polen maila aste honetan olibondoetan, quercusetan, plantagoetan eta graminietan.

 Ostiralera arte, sanferminetako entzierrotxorako  paseak eska daitezke. Zozketaz banatuko dituzte 350 gonbidapen, egun bakoitzerako, uztailaren 6tik 13 arte. Baldintza bakarra 010 telefono zenbakian edo pamplona.es webgunean apuntatzea da, eta NAN zenbakia izatea.

Bihar, asteazkenarekin, Iraunkortasun Gelan balkoian ortuariak landatzearen karietara hitz eginen dute, Arrea Elkarteko Ainara Morenoren gidaritzapean.  Zazpietan izanen da, doan.

Joaquin Maya eskolako Ros irakaslearen Ganbara Musikako ikasleek kontzertua emanen dute Kondestablen. Arratsaldeko zortzietan izanen da, zortzietan, doan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!