Sanferminetako entzierrotxorako paseak eska daitezke ekainaren 10 arte. Zozketaz banatuko dituzte 350 gonbidapen, egun bakoitzerako, uztailaren 6tik 13 arte. Baldintza bakarra 010 telefono zenbakian edo pamplona.es webgunean apuntatzea da, eta NAN zenbakia izatea.
Ekainaren 6tik 11 arte, Iruñeko Udalak txakurrentzako amorreriaren kontrako txerto eta identifikazio kanpainak eginen ditu, Animalientzako Arreta Zentroan. Txakur jabeei zuzendutakoa da. Ordutegia, astelehenetik ostiralera, hamabietatik ordu bietara, eta larunbatean, hamarretatik ordu bietara.
Gaur, astelehenarekin, zazpi eta erdietan, Japoniako kulturaren inguruko tertulia, Yamagutxi liburutegi publikoan. Hayao Miyazaki zinema zuzendariaren inguruko monografikoa izanen da. Ana Muñozek gidatuko du hitzaldia, bai eta Jesus Garcia Salgueros ere. Sarrera, doan.
Sanferminetako entzierrotxorako paseak eska daitezke ekainaren 10 arte. Zozketaz banatuko dituzte 350 gonbidapen, egun bakoitzerako, uztailaren 6tik 13 arte. Baldintza bakarra 010 telefono zenbakian edo pamplona.es webgunean apuntatzea da, eta NAN zenbakia izatea.
Bihar, asteartearekin, IKT astearteen zikloa itxiko dute, Moc, formación técnica on line gratuita hitzaldiarekin. Teknologia berrien hezitzaile Eva Rodriguezen esku egonen da solasaldia. Arratsaldeko zazpietan izanen da, doan.
Mendillorriko zinema irisgarriko azken proiekzioa bihar. Zazpietan, El árbol pelikula eskainiko dute, azpidatziekin, eta autodeskripzio zerbitzuarekin. Julie Bertuccelliren lana da. Adin guztietako publikoari egokituta. Sarrera, doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.