Umeentzako sormen tailerrak

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, umeentzako sormen tailerra eta ipuin kontalaria daude.

Gaur, ostiralero bezala, Kondestablen, sormen tailerra, Umeen Gelan, bostak eta laurdenetatik, zazpi eta laurdenak arte. Lau urtetik gorakoentzat zuzendua. Alde aurretik izena eman behar da, Civivoxean bertan, bi euroan.

Gaur, ostiralarekin, Gazteriaren Etxean, Maria Eugenia Etxarren kantu eskolaren eskutik, jazza eta egungo musika uztartuko dituzte. Arratsaldeko zazpi eta erdietan. Sarrera, doan. Ordubete lehenago gonbidapena hartuta.

Pamplonesak kontzertua eskainiko du, gaur, aire librean, Salestarren patioan, Txantrean. Pelikulen, martxen, biribilketen eta peñen musiken piezak interpretatuko dituzte. Musu truk.

Bihar, larunbatarekin, hamabietan, Arrosadiako Civivoxean, ipuin kontalari saioa, euskaraz, Lur Usabiagaren eskutik. Lau urtetik gorakoentzat eta zortzi urtetik beherakoentzat, familiak lagundurik. Sarrera, libre, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Magia Jus La Rochako Civivox aretoko protagonista izanen da bihar arratsaldean. Magi globus obra eskainiko du Marcos Otegak. Arratsaldeko seietan, sarrera, musutruk, ordubete lehenago gonbidapena hartuta.

Eta igandean, hamabi eta erdietan, Kondestableko Civivox aretoan, kontzertua. Igandeko musika zikloaren barruan. Sinfonietta Akademikak kontzertua eskainiko du El Barroco compartido izenburupean. Vivaldiren, Bachen eta Haendelen obrak joko dituzte. Doan.

Aldez aurreko hitzordua eskatu beharra dago Kondestableko Erroldan edota Arreta Bulegoan gestioak egiteko. Hitzordua 010 telefono zenbakian eta pamplona.es webgunean eskura daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!