Maialen Errotabehereren doinuetan

Iruñeko udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du; besteak beste, Maialen Errotabehereren kontzertua eta Gazteriaren Etxeko udako ikastaroetan izena emateko epe irekia daude.

Gazteriaren Etxeko udako ikastaroetan izena eman daiteke jada. Zortzi ikastaro eta bost doako tailer prestatu dituzte. Izen ematea, Gazteriaren Etxean.

Kantu eta Hitza zikloaren karietara, gaur, ostegunarekin, zortzi eta erdietan, Erraldoien Txokoan. Maialen Errotabeherek eskainiko du kontzertua, eta Biluzik haren azken lana aurkeztuko du. Sarrera, doan izanen da, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Polen mailaren inguruko informazioa bidaltzeko zerbitzua du udalak martxan; nahi duen horrek izena eman dezake 010 telefono zenbakira deituta. Aste honetan, polen maila baxua da olibondoetan, quercusetan eta plantagoetan. Erdi mailakoa. aldiz, gramineoetan.

Ostiralero bezala, Kondestablen, sormen tailerra, Umeen Gelan, bostak eta laurdenetatik, zazpi eta laurdenak arte. Lau urtetik gorakoentzat zuzendua. Alde aurretik izena eman behar da, Civivoxean bertan, bi euroan.

Etzi, ostiralarekin, Gazteriaren Etxean, Maria Eugenia Etxarren kantu eskolaren eskutik, jazza eta egungo musika uztartuko dituzte. Arratsaldeko zazpi eta erdietan. Sarrera, doan. Ordubete lehenago gonbidapena hartuta.

Pamplonesak kontzertua eskainiko du, etzi ere, ostiralarekin, aire librean, Salestarren patioan, Txantrean. Pelikulen, martxen, biribilketen eta peñen musiken piezak interpretatuko dituzte. Musu truk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!