Gaur, asteazkenarekin, zazpietan, Mendillorriko Civivox aretoan, bidaien inguruko saio berri bat. Turismo iraunkorra, solidarioa eta irisgarria izanen da gaia, Joseba Urkiolaren eskutik. Sarrera, libre, aldez aurretik gonbidapena emanda.
Asteazkenean ere, Arrosadiako Civivox aretoan, bizitza osasungarriaren inguruko hitzaldia. Maria de Araoz eta Marta Lopez hizlariek gatazkak konpontzearen inguruan hitz eginen dute. Urtaro aldaketa, konponbide aldaketa. Arratsaldeko zazpietan, sarrera libre, aldez aurretik gonbidapena hartuta.
Gazteriaren Etxean, Diez Negritos antzezlana, Teatro Arte taldearen eskutik. Arratsaldeko zortzietan. Sarrera, doan. Bi gonbidapen banatuko dituzte pertsona bakoitzarentzat, arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Zabalguneko Civivox aretoa, ostegunean Carmina y amen proiekzioa, Paco Leonek zuzenduriko lana. Arratsaldeko seitan izanen da. Sarrera, libre. Hamabi urtetik beherakoek ezin dute ikusi.
Ostegunean ere, zortzi eta erditan, euskarazko kontzertuen zikloa. Kantu eta hitza. Aste honetan Mixel Etxekopar eta Beñat eta Julen Axiari, Erraldoien txokoan (Deskazos kalea, 72). Gonbidapenak sei eta erdietatik aurrera.
Eskulan eta arte plastikoen tailerra, lau urtetik gorakoentzat. Kondestbale civivox aretoan. Bostak eta laurdenetatik, zapzi eta laurdenetara, euskaraz. Izen ematea, Kondestable Civivox aretoan, bi euroan.
Pablo Sarasate Museo Gelan, ostiralean bost eta erdietatik aurrera, euskarazko bisita gidatuak. Larunbatean, hamabietan, gaztelaniaz. Gainera, biolinen inguruko tailerra ere egonen da, bost eta hamar urte arteko haurrak dauzkaten familientzat. Izen ematea, doan.