Bihar ostegunarekin, Gazteriaren etxean, Kooperatibak eta bidezko merkataritza Indian hitzaldia eskainiko dute, Vicente Ferrer eta Pueblos Hermanos Gobernuz Kanpoko Erakundeen eskutik. Zazpi eta erdietan izanen da, musu truk.
Denda naiz kanpaina abiatu du Iruñeko Udalak, zortzi denda berritzaile martxan jar daitezen. Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro europarrarekin elkarlanean, ekonomikoki lagunduko dituzte proiektuak. Maiatzaren 16 arte aurkeztu ahalko dira.
Iruñeko Udaltzain eredua sortzeko ekarpenak egin ditzakete 18 urtetik gorako iruindarrek. Ekarpenak egiteko, maiatzaren 16 baino lehen izena eman beharko dute, 010 zenbakira deituta eta haien telefono zenbakia eta helbide elektronikoa emanda. Hala, inkesta bidaliko diete. Inkesta erantzuteko epea maiatzaren 17tik 20 arte egonen da zabalik.
Herritarrei oroitarazten zaie erroldan edota arreta Zerbitzurako bulegoan tramiteak egiteko aldez aurretik hitzordua eskatu beharra dagoela. 010 telefono zenbakira deituta zein pamplona.es webgunean eskuratu daiteke. Kondestable civivox aretoan daude biak.
Runa parkea euskaraz bisitatzeko ibilaldietan, plazak libre. Irteera Arrotxapeako Jus la Rotxatik, larunbatean, hamarretan. Izen ematea, bi euroan, bederatzi urtetik gorakoentzat.