Gaur, ostegunarekin, lehenengo gastronomia topaketa transozeanikoak. Ostegunean, arratsaldeko zazpietan frijitu lehiaketa egonen da Kafe Zentral-en. Sarrera, doan. Larunbatean, aldiz, Alde Zaharreko tabernetan dastatu ahalko dira frijituak.
Umeek hitzordu asko dauzkate Iruñeko liburutegi publikoetan gaur. Bost eta erdietan sanduzelaiko liburutegi publikoan, ipuin kontalaria. Seietan, aldiz, Yamagutxin, kamishibai kontakizuna. Eta sei eta erdietan, Arrosadian. Sarrera doan izanen da guztietan.
Ostiralean Zirkulazio Zerga ordaintzeko epea amaituko da. Epe horretatik aurrera, Merkatu kaleko zazpi eta bederatzi zenbakiaren bigarren solairuan baino ezinen da ordaindu. Legeak ezarritako errekarguekin.
Iruñeko Udalak Denda Naiz-Soy comercio kanpaina jarri du abian, zortzi denda berritzaile laguntzeko xedez. Proiektuek sostengu ekonomikoa eta teknikoa jasoko dute, Europar Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroaren laguntza medio. Ekintzaileek maiatzaren 16 arte aurkez ditzakete proiektuak.
60 urtetik gorakoentzako ipar martxetan, plazak libre. Sasoian mantendu nahi duten adinduentzako ekimena. Irteerak asteazken eta larunbatetan izanen dira. Interesa duten horiek Herritarren Arreta Zerbitzuan eman dezakete izena.
Bihar, ostiralarekin, Txantreako liburutegi publikoan Susana Rodriguez txantrear idazlearekin, solasaldia, berak idatzitako Sin retorno eleberriari buruz. Arratsaldeko zazpietan izanen da. Sarrera, doan.
Larunbatean, Iruñean, liburuaren eta lorearen eguna. Hainbat ekimen antolatu dituzte, Carlos III.aren etorbidean. Liburuak salduko dira, merkeago; umeentzako animazioa egonen da; ipuin kontalariak; poesia errezitaldia eta globoflexia. Goizeko hamarretatik, gaueko bederatziak arte.