Gaur, astelehenarekin, Emakumearen Arretarako Zerbitzuaren 25. urteurrenaren karietara, Y ahora, ¿a dónde vamos? lana pantailaratuko dute, Iturramako Civivox aretoan, arratsaldeko zazpietan, eta musu truk.
Eta ordu erdi beranduago, zazpi eta erdietan, Saturnino Garcia antzezleak Shakespeare eta Cervantesen testuak interpretatuko ditu, Civivoxeko literatur jardunaldien barruan. Umorezko inprobisazio bat ere izanen da. Doan.
Bestalde, apirilaren 22an amaituko da 2016ko Zirkulazio Zerga boluntarioki ordaintzeko epea. Handik aurrera, ordainketa Merkatuko kaleko bulegoetan soilik egin ahal izanen da, legeak arauturiko errekarguekin.
Sanduzelaiko liburutegi publikoak bihar, asteartearekin, Milaka koloretako ipuinak eskainiko du, bost eta erdietan, euskaraz, lau urtetik gorakoentzat. Musu truk.
Eta bihar ere, Civivoxeko guraso eskola. Anai arreben arteko erlazioak landuko dituzte. Mendillorrin izanen da, seietan, doan. Entzumen arazoak dauzkatenentzat egokitua.
Ordubete beranduago, Civivoxean bertan, mexicar film bat eskainiko, dute. Como agua para chocolate. Azpitituluak eta autodeskripzioak izanen ditu. Sarrera doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta. Retina Navarrarekin elkarlanean antolatuta.
Asteazkenetako eta larunbatetako 60 urtetik gorakoentzako ipar martxetan, plazak libre. Sasoian mantendu nahi duten adinduentzako ekimena. Interesa duten horiek Herritarren Arreta Zerbitzuan eman dezakete izena.