Hiriko lorategi ekologikoak

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko api. 13a, 12:34

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, lorezaintza ekologikoaren inguruko hitzaldia eta maleta prestatzeko aholkuetan oinarritutako mintzaldia daude.

Gaur, Iruñeko udaleko parke, lorategi eta zonalde berdeen zuzendari Mikel Baztanek hitzaldia eskainiko du, San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan. Lorezaintza ekologikoaren inguruan mintzatuko da, gaztelaniaz. Arratsaldeko zazpietan. Sarrera, doan.

Mendiaren inguruko asteak aurrera jarraitzen du, Sanduzelaiko Civivox aretoan, Gaztaroak antolatuta, Nepalgo ametsa filma eskainiko dute, gaztelaniaz. Bertan izanen dira Aitor Irurozki eta Iñigo Moreno. Arratsaldeko zazpi eta erdietan izanen da. Musutruk.

Gaur ere, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Gazteriaren etxean, Eskolara bidean dokumentala emanen dute, Zinema eta Giza eskubideen Zikloaren barruan, IPESek antolatuta, gaztelaniaz. Sarrera, doan, gonbidapenak ordu bete lehenago hartuta.

Indarkeria Venezuelan eta hori zuzentzeko neurriak. Horra Bakearen aldeko amak elkarteko Luisa Pernalete hizlariak landuko duen gaia, gaztelaniaz. Bihar eskainiko du konferentzia, gazteriaren etxean, zazpietan.

Bihar ere, Mendillorriko Civivoxean bidaiatzea maite duten pertsonentzako aholkuak: nola prestatu maleta, gaztelaniaz. Arratsaldeko zazpietan izanen da, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Eta egun berean, zazpi eta erdietan, Sanduzelaiko civivox aretoan, Gaztaroaren mendiaren astean. Urratsez urrats, 300 metroetatik 8.000 metrotara proiekzioa emanen dute, gaztelaniaz. Ostean, Marta Alejandre.

Heldu den apirilaren 22an, Zirkulazio Zerga ordaintzeko epea amaituko da. Epe horretatik aurrera, Merkatu kaleko zazpi eta bederatzi zenbakiaren bigarren solairuan baino ezin da ordaindu. Legeak ezarritako errekarguekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!