Mundua trukearen bidez, Txantrean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mar. 11a, 09:24

Argazkia: Txantreako truke azoka.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Txantreako azoka soziala eta trukekoa eta musika sakratuaren jaialdia daude.

Bederatzi eta hamabi urte bitarteko gazteek izena eman dezakete biharko sukaldaritza tailerrean. Zabalguneko merkatuan izanen da, bi euroan. 010 zenbakira deitu beharko dute. Juan Carlos Fernandez sukaldariak eskainiko du.

Txantrean, bihar, larunbatarekin, azoka soziala eta trukekoa. Gainera, energia berriztagarrien eguna ere ospatuko dute. Txantrea Bizi taldeak antolatu du. Goizeko hamaiketatik eguerdiko ordu bietara egonen da zabalik, Bernat Etxepare zentroan.

Eta bihar ere, arratsaldeko zortzietan, musika sakratuaren jaialdia hasiko da, udalak antolatuta. Baluarten ekinen diote, Iruñeko helduen abesbatzaren eta Sinfonietta Academicaren emanaldi batekin. Sarrera, hamar euroan.

Txantrean, bihar, larunbatarekin, azoka soziala eta trukekoa. Gainera, energia berriztagarrien eguna ere ospatuko dute. Txantrea Bizi taldeak antolatu du. Goizeko hamaiketatik eguerdiko ordu bietara egonen da zabalik, Bernat Etxepare zentroan.

Bihar ere, lau urtetik haurrentzako ipuin kontalaria, Arrosadiako Civivox aretoan. Sein pirata koloreen bila narrazioa eskainiko du Sergio Salinasek. Sarrera doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta. Gaztelaniaz izanen da.

Eta arratsaldean, beste ipuin kontalari bat, baina ingelesez, Mendillorriko Civivox aretoan. Seietan izanen da. Iñaki Garciak Estralurtarren planeta istorioa kontatuko du. Hau ere lau urtetik gorako haurrentzat. Doanik izanen da, aurretik gonbidapena eskuratuta.

Astelehenean, erroldan edota erregistroa aldez aurreko hitzordua hartzeko epea zabalik, Kondestableko Arreta Bulegoan. hitzordua 010 telefono zenbakira deituta eska daiteke eta udalaren egoitza elektronikoan. Kudeaketak martxoaren 21etik aurrera eginen dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!