Gurasotasuna ikasketa prozesu bat da

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ots. 29a, 10:40

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, guraso eskola eta haurrentzako dantza tailerra daude.

Gaur, lau urtetik gorako  haurrentzako dantza tailerra, euskaraz. Arrosadiako Civivox aretoan. Arratsaldeko zazpiak laurden gutxietan. Izan ematea, doan.

Bihar, asteartearekin, gurasoek guraso eskola izanen dute. Arrosadiako Civivoxean, arratsaldeko seietan. Harreman afektiboen eta inteligentzia emozionalaren inguruko hitzaldiak. Carmen Azparren irakasleak eta psikologoak emanen du.

Zabalik dago jada Gazteriaren Etxeko ikastaroetan izena emateko epea. Kirola, dantza, estetika, kultura lanbideen garapena eta beste landuko dituzte. Izen ematea martxoaren 3 baino lehen egin beharko dute nahi duten horiek, Gazteriaren etxean, Zangotza kaleko 30. zenbakian.

Sanferminetarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea, zabalik. Lanak Ziudadelan aurkez daitezke, martxoaren 22 arte. Saria 3.600 eurokoa izanen da. Oinarriak pamplona.es webgunean irakur daitezke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!