Teknologiaren bidezidorretan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ots. 9a, 08:32

Argazkia: PC Stick gailuen inguruko konferentzia eskainiko dute.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, PC Sticks-en inguruko konferentzia eta Etxabakoizko kultur eta kirol elkarterako abonuak daude.

San Pedroko eta Mendillorriko liburutegi publikoek gaur, asteartearekin, euskarazko ipuin kontalariak eskainiko dituzte, lau urtetik gorakoentzat. San Pedron, Patrizia Enerizek seietan abiatuko ditu narrazioak; Mendillorrin, Ventura Ruizek, seiak eta laurdenetan.

Gaur arratsaldeko zazpietan Jus La Rocha civivox aretoan, Martes TIC, Eva Rodriguez de Luis adituaren eskutik. PC Sticksen eta ordenagailu txikien aukeraz mintzatuko da.

Ostiralera arte eska daitezke Etxabakoizko kultur eta kirol elkarterako abonuak. 20 abonu familientzat eta hamazazpi norbanakoentzat. Eskaria egiten dutenen errenta ezin da Efektu Anitzetako Adierazle Publikoaren Errentaren 1,5etik gora egon. Zapateria kaleko 40. zenbakian eskatu beharko dira.

Bihar, ipuinaren ordua, San Frantzisko liburutegi publikoan. Ipuinez betetako maleta eskainiko dute, lau urtetik gorako haurrentzat. Bost eta erdietatik aurrera. Sarrera doan, gonbidapena aldez aurretik hartuta.

Bihar, hazkunde pertsonalaren hitzordua, udalaren eskutik, civivox sarean. Konferentzia, Arrosadiako Civivox aretoan, arratsaldeko zazpietan. Nork bere burua ezagutzea izanen da xedea, Leonardo Resano diplomatuaren eskutik.

Kondestable Civivox aretoan, arratsaldeko zazpi eta erdietan bostgarren poesia jardunaldiak. XXI. mendeko poesia idazketa zutabe. Luis Garde eta Jose Luis Allo poetek hartuko dute parte. Doan.

Ostiralera arte eska daitezke Etxabakoizko kultur eta kirol elkarterako abonuak. 20 abonu familientzat eta hamazazpi norbanakoentzat. Eskaria egiten dutenen errenta ezin da Efektu Anitzetako Adierazle Publikoaren Errentaren 1,5etik gora egon. Zapateria kaleko 40. zenbakian eskatu beharko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!