Udaltzaingoa berreraikitzen

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko urt. 26a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Iruñeko Udaltzaingoaren Plan Berria osatzeko bilerak eta Iruñea Musika ekintza daude.

Gaur, Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko udalaren eta herritarren arteko lehenengo saioa, arratsaldeko zazpietan, Kondestablen. Parte hartu nahi dutenek 010 zenbakira deitu beharko dute. Asteazkenean Iturraman eta ostegunean Arrosadian izanen da.

Eta, gaur ere, TIC asteartea. Kondestable Civivox aretoan, arratsaldeko zazpietan, zibersegurtasunaren inguruko hitzaldia, adin gabeak eta sare sozialak ardatz. Doan.

Eta gaur arratsaldean ere, guraso eskolaren saio berria. Carmen Azparren psikologoak konferentzia emanen du ikasketa hobetzeko estrategien inguruan. Arratsaldeko seietan, Iturramako Civivox aretoan.

Bihar, asteazkenarekin, hazkunde pertsonalaren inguruko konferentzia. Estresa kontrolatzeko teknikak. Arratsaldeko zazpietan, Zabalguneko Civivox aretoan, doan.

Arratsaldeko zazpietan San Pedroko Ingurumen Heziketarako museoan, osagarriak elementu birziklatuekin egiteko tailerra. Ikastaroa, doan, aldez aurretik 010 telefonoan izena emanda.

Eta ostean, Iruñea Musika Ekintza. Ostegunean, Cristina Montes azalduko da agertokira, arpa kontzertu bat emateko. Arratsaldeko zortzietan, Civican aretoan. Muxutruk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!