Biolina eta pianoaren hitzordua

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko urt. 21a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, PAM musika jaialdia eta mahai joko saioa daude.

Gaur, ostegunarekin, euskarazko egitarauaren barruan, eta Ateneoarekin elkarlanean, bertsolaritza espektakulua, Planetarioan, Fernando Amezketarraren lanak ardatz. 19:30ean, doan.

Eta txikienentzat, ipuinaren ordua, euskaraz, 18:00etan, Arrosadiako liburutegi publikoan, Patricia Eneritzen eskutik. Lau eta zortzi urte arteko haurrei zuzenduriko saioa. Doan.

Herritarrek izena eman dezakete Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko. Bost lan talde eginen dituzte, auzoka, izen ematea, urtarrilaren 26tik otsailaren 3. Parte hartzeko, 010 telefonora deitu.

Pamplona Accion Musical zikloak hirugarren kontzertua eskainiko du Trio Sincroniasen eskutik- Biolina, cello eta pianoa. Kondestable civivox aretoan, zazpi eta erdietan, doan.

Larunbatean, gaueko aisialdia, gazteriaren Etxean, mahai jokoen inguruan. Saioa doan izanen da, eta Alter Paradox elkarteak zuzenduko du, bederatzietatik ordu batak arte.

Astelehenetik aurrera, 010 telefono zenbakira deituta, euskarazko tailerretan izena emateko epea zabalik. Denetariko edukiak eskaintzen dira, bost eta zortzi saioko iraupenarekin. Prezioa 23 eta 50 euroren artekoa da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!