Florentino Retanaren zertzeladak

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko urt. 19a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Florentino Retanaren erakusketa eta Udaltzaingoaren Plan Berria daude.

San Pedroko liburutegi publikoan, ipuinaren ordua. Lau urtetik gorako haurrentzat. Kyokanek koordinatuta. Maquinas eta Una historia fantastica ipuinak, gaur, arratsaldeko seietan, gazteleraz. Aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Civivox sarean, proiekzioek aurrera jarraitzen dute. El último de la lista filma. Zazpi eta erdietan, Iturramako civivox atretoan. Sarrerak, euro batean.

Ziudadelan, Retanaren erakusketa, mistoen aretoan;  eta Alfonso Ascuncerena armen gelan. halaber, Ingurumen Heziketarako museoan , Ramon Aranbarriren erakusketa: anfibioak eta narrastian Euskal Herrian.

Asteazkenean, hazkunde pertsonalaren inguruko zikloa "Onartzen du, nire burua onartzen dut", Maria Araozen eskutik. Arrosadiako Civivox aretoan izanen da, arratsaldeko zazpietatik. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen jaso ahalko ditu.

Erakusketa: Euskal Herriko anfibio eta narrastiak, Ingurumen Heziketarako museoan . Hitzaldia ere egonen da, Vanessa Sarasola biologoak emanda. Doan.

Hirugarren proposamen bat asteazkenerako: esku-soinu kontzertua, Iñigo Mikeleizen eskutik, Pamplona Accion Musical zikloaren baitan. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, Kondestableko civivox aretoan.

Herritarrek izena eman dezakete Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko. Bost lan talde eginen dituzte, auzoka, izen ematea, urtarrilaren 26tik otsailaren 3. Parte hartzeko, 010 telefonora deitu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!