Txikienek ipuin kontalariarekin hitzordua izanen dute gaur, ostegunarekin. Arrosadiako liburutegian, arratsaldeko seitan. Lau urtetik gorako haurrentzat. Sarrera, doan.
Gazteriaren Etxean, gaur ere, Sabe la noche poema bilduma aurkeztuko dute, Noches poeticas de Bilbao lehiaketako irabazle Teresa Ramosena. Ekitaldia Nafarroako Ateneoak antolatu du. Zazpi eta erdietan izanen da, doan.
Ingurumen Heziketarako Museoan ere, bihar arte, txirrindula eta txirrindula osagaien truke azoka, zabalik. Sarrera, doan, ordutegia: goizez eta arratsaldez. Hamarretatik ordu batak arte eta seietatik zortziak arte.
Bihar, ostiralarekin, bisitak Pablo Sarasateren Museo gelan, Kondestablen. Udalak hamabi bisita eskainiko ditu urtarriletik martxora. Lehenengoa, biharkoa. Arratsaldeko sei eta erdietan, euskaraz. Larunbatean, aldiz, gaztelaniaz izanen da, eguerdian. Doan, aldez aurretik izena emanda.
Larunbatean, hiru hitzordu, Civivox aretoetan. Lehenengoa: ipuin kontalaria zabalguneko civivox-ean, lau urtetik gorako haurrentzat. Eguerdian, sarrera, doan, gonbidapena hartuta hamaiketatik aurrera.
Bigarrena, Iturramako civivox aretoan. Eguerdian eta arratsaldeko seietan. Teatro paraisok Nomadak obra taularatuko du, euskaraz. Sarrera, hiru euroan. Civivox-ean bertan zein pamplona.es webgunean eros daiteke.
Azkenengo hitzordua larunbatean izanen da. Magia espektakulua. Euskaraz. Lau urtetik gorako haurrentzat. Ordu magikoan, Hodei magoa ariko da, Jus la Rochako aretoan, arratsaldeko seietan. Sarrera, doan, gonbidapena hartuta.