Errege Magoek hartuko dute Iruñea

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Errege Magoen kabalgata eta autismoaren elkarteak antolatutako jaialdia daude.

Prest da Iruñea Errege Magoen etorrerarako. Gaur iritsiko dira maiestateak, arratsaldeko lauetan, Magdalenako zubitik. Errege Magoen presentzia medio, moldaketak izanen dira zirkulazioan, eta, beraz, garraio publikoa erabiltzea aholkatu dute.

Arratsaldeko zazpietan izanen da kabalgata. Errege Magoak Abejeras kaletik abiatuko dira. Foruen plaza, Yanguas y Miranda, Conde Oliveto, Principe de Viana, Antso Handia, Vinculo plaza, Sarasate pasealekua, Gazteluko plaza, Carlos III. Nafarroako Gorteak, Amaia, Arrieta eta Aralar kaleak zeharkatuko dituzte. Eskolapioetan amaituko dira.

Eta erregeei agur esateko aukera ere izanen da. Bihar, asteazkena, arratsaldeko sei eta erdietan. Baluartera joanen dira maiestateak, autismoaren inguruko jaialdian parte hartzeko. Nafarroako Autismoaren elkarteak antolatu du, udalarekin eta La Caixarekin elkarlanean. Sarrerak, hamabi euroan, eta Baluarten bertan zein baluarte.com atari digitalean aurki daitezke.

Ostegunean, hilaren 7an, alegia, Gabonetako egitarauaren hondar egunetan egonen gara. Ipuin kontalaria izanen da, Zabalguneko Civivox aretoan. Maider Galarzak cuentos a cantaros ipuin kontaketa gidatuko du, gaztelaniaz. Eguerdian izanen da. Doan, aldez aurretik gonbidapena bertan hartuta.

Eta ostegunean ere zinema euskaraz. Jus La Rocha Civivox aretoan. Basoko espirituala lana emanen dute. Sarrera, euro batean, eta Civivoxean bertan zein udal webgunean har daiteke.

Plazak geratzen dira Gazteriaren Etxean antolatutako ikastaroetan. Yoga bikoteka, kosmetika naturala, aerobik, functional training, hip-hop, sabel dantza, ekialdeko dantza tribala eta Ilustrazioa Adobe Illustratorrekin. Izen ematea, gazteriaren etxean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!