Joaquin Maya musika eskolako fanfarrea eta Media Lunako korala musika kalean izeneko ibilaldietako protagonistak. Gaur, astelehenarekin. Arratsaldeko sei eta erdietatik, Gazteluko plazatik eta Sarasate pasealekutik igaroko dira, Zabalgunea eta Alde Zaharra ahantzi gabe.
Kondestableko Civivox aretoan, gaur, zazpi eta erdietan, Neighbor taldea, Ura patrikan lana aurkezteko. Folk, blues, jazz eta bestelako musika estiloen nahasketa eginen dute. Nafarroako Ateneoarekin elkarlanean antolatuta, doan.
Arratsaldeko zortzietan, Gloria en el portal espektakulua, gaztelaniaz, San Antonio elizako san Fermin koroak eskainita. Gabon kantak interpretatuko dituzte. Doan, bete arte.
Bihar eta etzi, alegia, asteartean eta asteazkenean, bost eta laurdenetatik zazpi ea laurdenetara, Kondestableko Civivoxean, lau urtetik gorako haurrentzako eskulan tailerra. Aldez aurretik izena emanda. Bi euroan.
Arratsaldeko seietan, Jus La Rocha Civivox aretoan, LEGO, pelikula film luzearen emanaldia, adin guztietako lagunentzat. Sarrera, euro batean. Civivoxean bertan eros daiteke.
Ipar Doñua korala kaletik ibiliko da abesten, sei eta erdietatik aurrera, gabon kantak kantatzen. Gaztelu enparantzatik hasiko da eta Alde Zaharra igaro ostean bukatuko du buelta.
Zazpi eta erdietan, San Ignacio ikastetxeko Loyola Magis orkestrak Kondestableko Civivox aretoan kantatuko du, doan. Zortzietan, Sinfonietta Academica ariko da Descalzos kaleko Carmeliten elizan, doan, aldez aurretik bertan gonbidapena eskuratuta.