Kamishibai, ipuinak eta irudiak

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, kamishibai saioak daude eta Gabonetako txartelak zintzilikatu ditu udalak webgunean.

Bihar, ipuin kontalarien egunean, kamishibai saio bat, seietan, Yamaguchiko liburutegi publikoan, gaztelaniaz. Eta seietan ere, baina euskaraz,  Arrosadiako liburutegian. Bestalde, gaztelaniaz, Roberto Mezquita ipuin kontalaria ariko da Etxabakoitzen. Doan.

Civivoxetako ikastaroetan izena emateko epea, zabalik. 248 ikastaro eta tailer daude, Civivox sareak antolaturik. Izen ematea udal webgunean, 010 zenbakian eta Civivoxen webgunean egin daiteke.

Beste urte batez, udalak Gabonetako txartelak zintzilikatu ditu haren webgunean, festak zoriontzeko. Nahi duen horrek haren posta elektronikoko helbidea eman dezake eta bertara bidaliko dizkiote, hurkoak zoriondu ditzan.

Bihar, ostiralarekin, arratsaldeko zazpi eta erdietan, udaletxeko plazan, Gabonetako pregoia, jaiak zoriontzeko. Gainera, jaiotza irekiko da eta Olentzero egonen da udaleko ezkaratzean.

Aurretik, bost eta erdietan, Kondestableko Civivoxeko haurren gelako saio berria, lau urtetik gorakoentzat. Aldez aurretik izena emanda. Sarrera, bi euroan.

Eta arratsaldeko zortzietan, San Agustin elizan, txirula musikaren kontzertua, Julio Caro Baroja eta Irubide orkestren eskutik. Sarrera, doan, bete arte.

Ostiralean eta larunbatean, Pablo Sarasateren gelara bisita gidatuak. Ostiralean, sei eta erdietan, gaztelaniaz, eta, larunbatean, hamabietan, euskaraz. Izena ematea beharrezkoa da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!