Gabonetako txartelak, sarean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko abe. 16a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Zergatik Jamil? obra eskainiko dute antzerki Aroaren barruan eta Gabonetako txartelak zintzilikatu ditu udalak webgunean.

Bihar, udalak antolatutako Gabonetako ekintzak hasiko dira. Gabon kantak abestuko dituzte erdigunean, hamarretan hasita. Arratsaldean, sei eta erdietan, Gaztelu enparantzan musika egonen da eta Gazteriaren etxean zortzietan dantza erakustaldi bat.

Jasangarritasun Gelan, bihar ere, Irunberriko arroila, ardatz. Mariano Larraz biologoak eskainiko du konferentzia, arratsaldeko zazpietan, San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan. Sarrera, doan. Ludoteka zerbitzua egonen da.

Antzerki Aroa zikloak aurrera darrai. Bihar, zortzietan Zergatik Jamil? obra taularatuko du Tartean Teatroak, Antzerki eskolan. Sarrera, zortzi euroan; bost, irakaskuntza taldeentzat.

Etzi, ipuin kontalarien egunean, kamishibai saio bat, seietan, Yamaguchiko liburutegi publikoan, gaztelaniaz. Eta seietan ere, baina euskaraz,  Arrosadiako liburutegian. Bestalde, gaztelaniaz, Roberto Mezquita ipuin kontalaria ariko da Etxabakoitzen. Doan.

Gabonetako sukaldaritza tailerra, ekonomikoa eta osasungarria edota memoria lehiaketa bat. Honako hauek dira Gazteriaren Etxeak eskaintzen dituen ekintzetako batzuk.  Izen ematea, Gazteriaren Etxean bertan. Tailerrak, bost euroan; memoria lehiaketa, aldiz, doan.

Civivoxetako ikastaroetan izena emateko epea, zabalik. 248 ikastaro eta tailer daude, Civivox sareak antolaturik. Izen ematea udal webgunean, 010 zenbakian eta Civivoxen webgunean egin daiteke.

Beste urte batez, udalak Gabonetako txartelak zintzilikatu ditu haren webgunean, festak zoriontzeko. Nahi duen horrek haren posta elektronikoko helbidea eman dezake eta bertara bidaliko dizkiote, hurkoak zoriondu ditzan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!