Gaur, plectro musikaren hamazazpigarren jaialdia. Arbizu-Halle bikotearen biolontxelo eta kitarra kontzertua. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, Iturramako Civivox aretoan.
Eta, bihar, larunbatarekin, gaueko bederatzietan, Gabonetako txartelen lehiaketan txartelak aurkezteko epea bukatuko da. Hiru sail daude: haurrena, gazteena eta helduena. Saritzat, eskolako eta arte materiala. Edozein Civivox aretoan aurkez daiteke.
Salgai daude jada euskarazko umeen jardueretarako sarrerak. Larunbatean, bi saio. Mendillorriko Civivixo aretoan, sarrera, hiru euroan.
Gaur, plectro musikaren hamazazpigarren jaialdia. Arbizu-Halle bikotearen biolontxelo eta kitarra kontzertua. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, Iturramako Civivox aretoan. Gonbidapena emanaldia baino ordubete lehenago hartu beharko da.
Mendillorriko Civivox, larunbatean, euskarazko programazioa, Eiraberekin. Saioak hamabietan eta seietan izanen dira. sarrerak, hor bertan, bi euroan.
Zabalik Ingurumen Heziketarako Museoak antolatutako ikastaroak. Hilaren 28an, 29an eta 30ean izanen dira. Bost eta hamabi urte arteko haurrentzat. Hiritarren arretarako telefonora deituta.
Hamalau eta hogeita hamar urtera arteko gazteek Gazteriaren Etxean izena eman dezakete, astelehenetik aurrera, memoria azkarraren txapelketarako. Parte hartzaileek informatika materiala irabaziko dute.