Plectro musikaren ordua

Argazkia: Arbizu-Halle bikotea, biolontxeloa eta kitarra jotzen.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, plectro musikaren emanaldia eta ipuin kontalariak daude.

Gazteriaren Etxean, Express'Arteren lehen saioa. Ekintzaileak, profesionalak, langabeak eta inbertitzaileak topatzeko gunea. Arratsaldeko seietatik, bederatzietara, doan.

Arratsaldeko seietan ere, bi ipuin kontalari. Bat, Loli Francesekin, Arrosadiako liburutegi publikoan.  Bestea, kamishibai saioa, Etxabakoizko liburutegian.

Civivoxetako ikastaroetan izena emateko epea, zabalik. 248 ikastaro eta tailer daude, Civivox sareak antolaturik. Izen ematea udal webgunean, 010 zenbakian eta Civivoxen webgunean egin daiteke.

Bihar, plectro musikaren hamazazpigarren jaialdia.  Arbizu-Halle bikotearen biolontxelo eta kitarra kontzertua. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, Iturramako Civivox aretoan.

Eta larunbatean, gaueko bederatzietan, Gabonetako txartelen lehiaketan txartelak aurkezteko epea bukatuko da. Hiru sail daude: haurrena, gazteena eta helduena. Saritzat, eskolako eta arte materiala. Edozein Civivox aretoan aurkez daiteke.

Salgai jada Mendillorriko Civivoxeko haurrentzako egitarauko sarrerak. Saioak larunbatean izanen dira. Sarrerak, hiru euroan eros daitezke, Civivoxean bertan.

Civivoxetako ikastaroetan izena emateko epea, zabalik. 248 ikastaro eta tailer daude, Civivox sareak antolaturik. Izen ematea udal webgunean, 010 zenbakian eta Civivoxen webgunean egin daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!