Civivoxetako ikastaroak, martxan

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, Civivox sareko izen ematea eta ipuin kontalariak daude.

Gaurtik aurrera zabalik Civivox sareko ikastaro, tailer eta bisitetan izena emateko epea. Udal webgunean, 010 zenbakian eta Civivox aretoetan egin daiteke. Informazio gehiago pamplona.es atarian.

Gaur, arratsaldeko bost eta erdietan, San Frantziskoko liburutegian, lau urtetik gorako haurrentzat, ipuin-kontalaria, euskaraz. Maider Galarza ipuin-kontalariarekin. Doan.

Eta gaur ere arratsaldeko zazpietan, herri baratzeen eta auzo konposten inguruko mintzaldia. Ingurugiro eragileetako kide Ignacio Bidegainen eta Julen Mendigurenen eskutik. Doan. Ludoteka zerbitzua egonen da.

Gazteriaren Etxean, ostegunean, Express'Arteren lehen saioa. Langabeak, profesionalak, ekintzaileak eta inbertitzaileak jarriko ditu harremanetan. Arratsaldeko seietatik, bederatzietara. Sarrera, doan.

Arratsaldeko seietan ere, bi ipuin kontalari saio: bat, Loli Francesen eskutik, Arrosadiako liburutegi publikoan; bestea Kyokanek kudeatutako kamishibai emanaldia, Etxabakoizko liburutegi publikoan.

 Abenduaren 12an amaituko da Civivox sareak deitutako Gabonetako txartelen lehiaketa. Hiru maila daude: haurrena, gazteena eta helduena. Arte eta eskola materiala, saritzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!