Haurrentzako Arreta Zerbitzuko matrikulazioa zabalik. Hiru eta hamabi urtera arteko haurrentzat. Abenduaren 15era arte eman dezakete izena nahi duten horiek, 010 zenbakira deituta. Astebeterako eman behar da izena.
Abenduaren 12an amaituko da Civivox sareak deitutako Gabonetako txartelen lehiaketa. Hiru maila daude: haurrena, gazteena eta helduena. Arte eta eskola materiala, saritzat.
Iruñeko Udalaren kultura informazio guztia iruñakulturada.es/eus webgunean ikusgai. Kultur buletina jasotzeko harpidetza egin dezake nahi duen horrek. Hala, astero-astero Iruñeko Udalak antolatutako egitasmoen berri izanen du.
Haurrentzako Arreta Zerbitzuko matrikulazioa zabalik. Hiru eta hamabi urtera arteko haurrentzat. Abenduaren 15era arte eman dezakete izena nahi duten horiek, 010 zenbakira deituta. Astebeterako eman behar da izena. Iturrama eskola publikoan eginen dute.
Asteazkenean, arratsaldeko bost eta erdietan, San Frantziskoko liburutegian, ipuin-kontalaria, euskaraz. Maider Galarza ipuin-kontalariarekin. Doan.
Eta asteazkenean ere, arratsaldeko zazpietan, herri baratzeen eta auzo konposten inguruko mintzaldia. Ingurugiro eragileetako kide Ignacio Bidegainen eta Julen Mendigurenen eskutik. Doan. Ludoteka zerbitzua egonen da.
Abenduaren 12an amaituko da Civivox sareak deitutako Gabonetako txartelen lehiaketa. Hiru maila daude: haurrena, gazteena eta helduena. Arte eta eskola materiala, saritzat.