Udalak Pablo Sarasateren Museo Gelara bisita gidatuak antolatu ditu, bihar, doan. Eguerdian, gaztelaniaz; eta, sei eta erdietan, euskaraz. Aldez aurretik izena eman behar da.
Bihar, ipuin kontalarien eguna. Eguerdian, Civivox aretoan, Alexia Papantchevek Colores ipuina kontatuko du, seietan, gaztelania. Iturramako Civivox aretoan, berriz, arratsaldeko seitan, ipuin kontalaria, kamishibaiarekin, euskaraz, Silvia Saladoren eskutik. Biak doan, lau urtetik gorako haurrentzat.
Abenduaren 3tik 8ra udalak 600 bisita gidatu eskainiko ditu hiriaren historia eta haren txokoak ezagutzeko. Hiru eta bost euroko kostua izanen du sarrerak, eta turismo bulegoan eskuratu daiteke.
Iruñeko Udalaren kultura informazio guztia iruñakulturada.es/eus webgunean ikusgai. Kultur buletina jasotzeko harpidetza egin dezake nahi duen horrek.
Gaur, Kondestable Civivox aretoko haurren gelan, eskulan tailerra lau urtetik gorako haurrentzat. Arratsaldeko bost eta laurdenetan. Bi orduko iraupena izanen du. Aldez aurretik izena eman behar da. Bi euroan.