Sarasateren barrunbeak bistaratzen

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko abe. 2a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, Pablo Sarasateren Museo gelara bisitak eta ekofeminismoaren inguruko dokumentala daude.

Bihar, asteazkenarekin,  San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan, ekofeminismoa: alternatiboak deseraiki eta eraiki dokumentala. Zazpietan, doan. Sivia Larrañeta eta Ana Dominguez natur zientzian adituen eskutik.

Abenduaren 3tik 8ra udalak 600 bisita gidatu eskainiko ditu hiriaren historia eta haren txokoak ezagutzeko. Hiru eta bost euroko kostua izanen du sarrerak, eta turismo bulegoan eskuratu daiteke.

Iruñeko kultura agenda jaso nahi dutenek pamplona.es webgunean eman dezakete izena. Astero bidaliko dute buletina, doan, ekimen, konferentzia eta bestelako kultur ekitaldien informazioarekin.

Ostiralean, Civivox Kondestableko haurrentzako gelan, eskulan tailerra lau urtetik gorako umeentzat. Arratsaldeko bostak eta laurdenetan hasita, bi ordu iraunen du. Aldez aurretik izena emanda. Bi euroan.

Udalak Pablo Sarasateren Museo Gelara bisita gidatua antolatu du, ostiralean, doa. Arratsaldeko sei eta erdietan, ingelesez. Aldez aurretik izena eman behar da.

Abenduaren 3tik 8ra udalak 600 bisita gidatu eskainiko ditu hiriaren historia eta haren txokoak ezagutzeko. Hiru eta bost euroko kostua izanen du sarrerak, eta turismo bulegoan eskuratu daiteke.

@PamplonaIruna, Twitterren eta Pamplona:Iruña Facebooken. Horiek instituzioen profilak sare sozialetan, nahi duen horrek jarrai dezan udal gaurkotasuna. Bertan, oharrak, argazkiak, agenda eta berriak jasotzen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!