Kontsumismoaren sendagaia, trukea

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, truke azoka eta ekonomia zirkularraren inguruko dokumentala daude.

San Pedroko Ingurumen Heziketarako museoan, naturaren inguruko proiekzioa Economía circular. Asteartean, bi saio: hamaika eta erdietan eta sei eta erdietan. Doan.

Eta TIC astearteek aurrera segitzen dute, arratsaldeko zazpietan, Mendillorriko Civivox aretoan. Miren Loinaz programatzaile informatikoak iOS9 sistemaren inguruan mintzatuko da. Doan eta saioa pertsona gorrentzako.

Asteazkenean, arratsaldeko seietan , Kondestable civivox aretoan, udal ordezkariek Iruñeko Udalaren 2016ko aurrekontuak aurkeztuko dizkiete herritarrei.

Bihar, eguerdian, udalak emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du, udal plazan, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren karietara.

Eta arratsaldean, seietan , Kondestable civivox aretoan, udal ordezkariek Iruñeko Udalaren 2016ko aurrekontuak aurkeztuko dizkiete herritarrei. Alkatea eta zinegotziek udal kontuak azalduko dituzte, parte hartzean oinarritutako saio batean.

Arratsaldean bertan ere, mediazioaren inguruko hitzaldia, Milagrosako Civivox aretoan, hazkunde pertsonalaren zikloaren baitan. Zazpietan izanen da, gonbidapena aldez aurretik hartuta.

Eta Ingurumen Heziketarako museoan truke merkatua, ostiralera arte, dirurik gabe, arropa, liburuak, dekorazioa eta gailu elektroniko txikiak. Goizeko hamarretatik, ordu batak arte; arratsaldean, seietatik zortziak arte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!