Miniaturazko Yamaguchi bat da Iruñea

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko aza. 13a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, Yamaguchirekin anaitasuna dela-eta ekintzak eta La Pamplonesaren emanaldiak daude.

Gaur, Pablo Sarasateren museo-gelara bisita antolatu du udalak. Kondestable Civivox aretoan, arratsaldeko sei eta erdietan. Izen ematea, doan.

Bihar, larunbatarekin, Yamaguchi hiriaren anaitasunaren 35. urteurrena ospatuko dute. Kondestable Civivox izanen da erdigunea. Goizeko hamarretatik aurrera, zinema, ipuin kontalaria eta Japoniako tearen dastaketa.

Eta Yamaguchiren anaitasunaren ospakizunarekin jarraituz, arratsaldean, sumi-e, kendo eta japoniar grabatuaren erakusketa. Bai eta ikus-entzunezko munduaren eta taiko-ren inguruko hitzaldia ere. Arratsaldeko bostetatik aurrera.

Igandean, La Pamplonesa udal banda kontzertua eskainiko du Gayarre Antzokian, Nafarroako goi mailako kontserbatorioko esku-soinu jotzaileekin batera. Eguerdiko hamabietan. Sarrera, lau euroan.

Eta, astelehenean, Gazteriaren Etxeko ikastaroetan izena emateko epea, zabalik. 28 ikastaro dira: kirola, dantza, estetika, kultura eta norberaren garapena. Horiez gain, hamahiru informatika ikastaro. Hamalau eta hogeita hamar urte arteko gazteek gazteriaren etxean eman dezakete izena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!