Erlojuaren orratzak geratze bidean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko aza. 11a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, denboraren kudeaketari buruzko hitzaldia eta ipuin kontalaria daude.

Hazkunde pertsonalaren inguruko hitzaldiek aurrera darraite. Gaur, Milagrosako Civivox aretoan, zazpietan, denbora kudeatzearen inguruko konferentzia. Doan, gonbidapena seiak baino lehen eskuratuta.

San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan, haziak hizpide, aste honetako hitzorduan. Gaur, asteazkenarekin, zazpietan, bi adituk haziak bildu, atera eta mantentzeko jarraibideak azalduko dituzte. Gainera, seietatik zortzietara haziak pilatzeko gunea irekiko dute.

Eta Kondestable Civivox aretoan, mikologia zikoa. Gaur ere, Carlos Ruis de Vergara sukaldariak mikrogastronomiaren inguruko konferentzia emanen du, gaztelaniaz: Landa, mahaira. Doan.

Bihar, ipuin kontalariarekin hitzordua dute etxeko txikienek. Arratsaldeko seietan, Milagrosako liburutegian, lau urtetik gorako haurrentzat.

Mendillorriko Civivoxean Nepalen inguruko zikloak aurrera jarraitzen du. Trecking zaleentzako paradisua dela azalduko du koldo Almandoz alpinistak. Hitzaldia, arratsaldeko zazpietan, doan.

Eta Gurutze Plazako institutuan, Bertsoaroa. Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariekin. Arratsaldeko zortzietan.

Datorren ostirala, azaroaren 13a, boluntarioki udal kontribuzioaren bigarren hiruhilekoa, aktibitate ekonomikoen eta pasabideen eta kalearen okupazioaren zergak ordaintzeko azken eguna. Helbideratuta ez dutenek merkatu kaleko 7-9an eta udal webgunearen bitartez egin dezakete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!