Gaur, astelehenarekin, Ainhoa Ruiz autokonfiantzan adituak ezetz esaten ikasteko teknikak azalduko ditu, bai eta "pertsona zailekin" erlazionatzeko jarraibideak ere. Sanduzeilako Civivox aretoan, arratsaldeko zazpitan. Doan, gonbidapena ordubete lehenago hartuta.
Gaur ere, zazpi eta erdietan, Urgeleko Isabelen eta Roucyko Feliciaren figurak aztertuko ditu Julia Pavon Erdi Aroko historiako irakasleak, Nafarroako erreginak zikloaren harira. Doan.
Eta arratsaldean, Iturramako Civivox aretoan, Mapamundistas izeneko proiekzioetan, Pierrot le fou zinta frantziarra. Jatorrizko bertsioan eskainiko dute, gaztelaniazko azpi-idatziekin. Sarrera, doan, ordubete lehenago gonbidapena hartuta.
San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan, Guardianes de la biodiversidad: agricultores ikus-entzunezkoa. Goizeko hamaika eta erdietan eta arratsaldeko sei eta erdietan.
Eta zentro berean, azaroaren 20 arte, ziza eta onddoen inguruko erakusketa. Museoa zabalik dagoenean.
Mikologia alboan utzi gabe, onddoen eta gizakien arteko erlazioa izanen du Begoña Ojer biologoak hizpide, bihar eskainiko duen konferentzian. Kondestable Civivox aretoan izanen da, zazpi eta erdietan, doan.
Ostirala, azaroaren hamahirua, boluntarioki bigarren hiruhilekoko udal kontribuzioa, Aktibitate Ekonomikoen Zerga eta Pasabideen eta Kalearen Okupazioa tasa ordaintzeko azken eguna. Helbideratuta ez dutenek, Merkatu kaleko 7-9an eta udal webgunean egin dezakete.