Gaur, Ahozko Narrazioaren Literatur Jardunaldiak. Civivox Kondestablen. Magia eta amarruak Cervantesen lanean saioa izanen da, erdaraz. Zazpi eta erdietan, doan. Hamabi urtetik gorakoentzat.
Igandean, DanZ zikloaren barruan, sei urtetik gorako haurrentzako espektakulua, Iturramako Civivox aretoan. Karlik Danza Teatro konpainiaren eskutik, El chef Chop Chop eta El tik tak de Fidelia antzezlanak. Sarrerak, hiru euroan.
Eta astelehenera arte, hauteskunde erroldako datuak, ikusgai, Kondestableko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 010 zenbakian eta pamplona.es webgunean.
Larunbatean, Tyler, rock alternatibo taldea, Gazteriaren Etxean. Kontzertua zazpietan izanen da, doan, ordubete lehenago gonbidapena eskuratuta.
Eta igandean, DanZ zikloan, sei urtetik gorako haurrentzako espektakulua, Iturramako Civivox aretoan. Karlik Danza Teatro konpainiaren eskutik, El chef Chop Chop eta El tik tak de Fidelia antzezlanak. Sarrerak, hiru euroan.
Urgeleko Isabelen eta Roucyko Feliciaren figurak aztertuko ditu Julia Pavon Erdi Aroko historiako irakasleak, astelehenean, Nafarroako erreginak zikloaren harira. Hitzordua: Civivox Kondestable aretoan, zazpi eta erdietan, doan.
Eta arratsalde horretan ere, Iturramako Civivox aretoan, Mapamundistas izeneko proiekzioetan, Pierrot le fou zinta frantziarra. Jatorrizko bertsioan eskainiko dute, gaztelaniazko azpi-idatziekin. Sarrera, doan, ordubete lehenago gonbidapena hartuta.