Guatemalako ertzei so

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko aza. 5a, 08:03

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, 2zio taldearen rap saioa eta dantza garaikide saio bat daude.

Gaur, konferentzia, Gazteriaren etxean, SEI eta Alboan elkarteen eskutik, erdararaz: Guatemalako txirotukoentzat kalitatezko hezkuntza izenburupean. Sei eta erdietan, doan.

Eta gaur ere, zazpietan, Mendillorriko Civivox aretoan, Nepalen inguruko zikloari ekinen diote. Iragana eta gero, 2015eko lurrikararen ostean. Batirtze Cabello irakasle eta lurrikararen lekukoak eskainiko du lehen mintzaldia.

Bertsoaroa zikloaren baitan, rap emanaldi bat eskainiko dute gaur ere, Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzari esker. 2ZIO taldeak joko du Zentralean, zazpi eta erdietan, doan.

Zortzietan, DanZ jaialdiaren zazpigarren edizioa hasiko da.  Dantza garaikidearen inguruko zikloa, Iturramako Civivox aretoan. Atena fundazioak Despertando el ayer taularatuko du. Sarrerak, hiru euroan, Civivox-ean bertan eta udal webgunean.

Bihar, Ahozko Narrazioaren Literatur Jardunaldiak. Civivox Kondestablen. Magia eta amarruak Cervantesen lanean saioa izanen da, erdaraz. zazpi eta erdietan, doan. Hamabi urtetik gorakoentzat.

Eta astelehenera arte, hauteskunde erroldako datuak, ikusgai, Kondestableko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 010 zenbakian eta pamplona.es webgunean.

Salgai dantza garaikidearen zikloko bigarren saiorako sarrerak, bi euroan. Extremadurako Karlik Danza Teatro konpainiak Chef Chop Chop eta El tik tak de Fidelia antzezlanak taularatuko ditu, gaztelaniaz. seietan, Iturramako Civivox aretoan.

Urriaren 14ean amaituko da Enfoca pamplona argazki lehiaketara irudiak igortzeko epea. Ordura arte, parte hartu nahi duten horiek hiriaren inguruko ikuspegia eraman dezakete Sanduzelaiko Civivox aretora, astelehenetik larunbatera, bederatzietatik ordu bietara, goizean; arratsaldez, bostetatik bederatzietara.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!