Gaur, 'Hartz txiki' proiekzioa, zinema eskuragarriaren baitan, Mendillorriko Civivox aretoan. Arratsaldeko seietan. Gonbidapenak bostetatik aurrera banatuko dituzte.
Eta gaur ere, San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan, arratsaldeko zazpietan, hitzaldia: Etxe osasungarri eta indar-emailea: erradiazioak, toxikoak eta mikrobiologia. Maria Figols eta Miguel Martinez de Morentin adituen eskutik, gaztelaniaz. Haurrentzako ludoteka egonen da, aurretik izena emanda.
Christina Rosevingeren emanaldirako sarrerak, salgai. Iturramako Civivox aretoan izanen da kontzertua, larunbatean. Civivoxean bertan eskuratu daitezke txartelak, sei euroan, bai eta pamplona.es webgunean ere.
Bihar, konferentzia, Gazteriaren etxean, SEI eta Alboan elkarteen eskutik, erdararaz: Guatemalako txirotukoentzat kalitatezko hezkuntza izenburupean. Sei eta erdietan, doan.
Eta bihar ere, zazpietan, Mendillorriko Civivox aretoan, Nepalen inguruko zikloari ekinen diote. Iragana eta gero, 2015eko lurrikararen ostean. Batirtze Cabello irakasle eta lurrikararen lekukoak eskainiko du lehen mintzaldia.
Bertsoaroa zikloaren baitan, rap emanaldi bat eskainiko dute bihar ere, Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzari esker. 2ZIO taldeak joko du Zentralean, zazpi eta erdietan, doan.
Zortzietan, DanZ jaialdiaren zazpigarren edizioa hasiko da. Dantza garaikidearen inguruko zikloa, Iturramako Civivox aretoan. Atena fundazioak Despertando el ayer taularatuko du. Sarrerak, hiru euroan, Civivox-ean bertan eta udal webgunean.