Udazkeneko ajeei aurre

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko aza. 3a, 08:03

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, bertso saio bat eta ipuin kontalari bat daude.

Gaur, bertsolari gazteen saioa, Kondestable Civivox aretoan, Bertsoaroa zikloaren barruan. Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien, Ioar tainta, Mikel Lasarte eta Alazne Untxalo  ariko dira. Arratsaldeko zazpi eta erdietan. Doan.

18. Bertako Antzerki zikloak aurrera jarraitzen du. Gaur, zortzietan, Almadia Teatro konpainiak Ray Cooneyren Dinero negro komedia taularatuko du, Iturramako Civivox aretoan, gaztelaniaz. Doan, ordubete lehenago gonbidapena hartuta.

Bihartik aurrera eta apirilaren 30era arte, Ziudadelako erakusketa aretoek ordutegi berria izanen dute. Ordu erdi lehenago itxiko dute, asteartetik larunbatera. Hau da, seietatik zortzi eta erdietara egonen dira zabalik. Asteburuetan eta jaiegunetan, berdin jarraituko dute: eguerdiko hamabietatik ordu bietara.

Bihar, San Frantzisko liburutegian, ipuinaren ordua, Maider Galarza ipuin kontalariaren eskutik. Lau urtetik gorako haurrentzat, arratsaldeko bost eta erdietan, doan.

'Hartz txiki' proiekzioa, zinema eskuragarriaren baitan, bihar, Mendillorriko Civivox aretoan. Retina Navarra elkartearen laguntzari esker, autodeskripzio eta azpi-idatzi zerbitzuak dauzka. Arratsaldeko seietan. Gonbidapenak bostetatik aurrera banatuko dituzte.

San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan, hitzaldia: Etxe osasungarri eta indar-emailea: erradiazioak, toxikoak eta mikrobiologia. Maria Figolsen eta Miguel Martinez de Morentinen eskutik, gaztelaniaz, bihar, asteazkenarekin. Haurrentzako ludoteka egonen da. Telefonoz deituta erreserbatu behar da tokia. 948 14 98 04.

Eta bihar ere, beste mintzaldi bat, udazkenean egoera emozionala hobetzearen inguruan. Zabalguneko Civivox aretoan. Gonbidapenak, seietatik aurrera. Cristina Gonçalvez eta Cristina Lecumberri dira hizlariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!