Gaurtik aurrera, normaltasunez erabili ahalko dira Iruñeko hilerrirako sarrerak. Nafarroa etorbideko errotondako eta Miluze eta Biurdanako errepideko sarbideak erabilgarri daude, Santu guztien eguna dela-eta ostiraletik itxita egon ostean.
Azaroaren bederatzira arte, abenduaren 20ko hauteskunde orokorretako errolda, ikusgai. Gizarte Arretarako Zerbitzuan, 010 zenbakian edo pamplona.es webgunean.
Christina Rosenvingeren kontzerturako sarrerak, salgai jada. Iturramako Civivox aretoan. Larunbatean izanen da, zortzietan. Sarrerak, sei euroan. 'Lo nuestro' diskoa aurkeztuko du artista madrildarrak.
Bertsolari gazteen saioa, Kondestable Civivox aretoan, Bertsoaroa zikloaren baitan. Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien, Ioar tainta, Mijkel Lasarte eta Alazne Untxalo ariko dira. Arratsaldeko zazpi eta erdietan. Doan.
18. Bertako Antzerki zikloak aurrera jarraitzen du. Bihar, zortzietan, Almadia Teatro konpainiak Ray Cooneyren Dinero negro komedia taularatuko du, Iturramako Civivox aretoan, gaztelaniaz. Doan, ordubete lehenago gonbidapena hartuta.
Bihartik aurrera eta apirilaren 30era arte, Ziudadelako erakusketa aretoek ordutegi berria izanen dute. Ordu erdi lehenago itxiko dute, asteartetik larunbatera. Seietatik zortzi eta erdietara egonen dira zabalik. Asteburuetan eta jaiegunetan, berdin jarraituko dute: eguerdiko hamabietatik ordu bietara.