Rock ikuskizuna, familia osoarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko urr. 30a, 08:03

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, Izuaren Gaua gazteriaren etxean eta Bertako Antzerkiaren zikloa.

Santu Guztien egunaren karietara, gaurtik eta igandera arte ibilgailuentzat itxita egonen dira Iruñeko Hilerriko sarrera guztiak. Halaber, villavesek ohi baino geldialdi gehiago eginen dituzte kanposantuaren inguruan.

18. Bertako Antzerki zikloaren barruan, Asimetria antzerki taldeak Empachados antzezlana taularatuko du gaur, ilunabarreko zortzietan, Civivox Iturrama aretoan. Gazteleraz izanen da eta doan, baina aldez aurretik gonbidapena jasota.

Larunbatean, bi hitzordu: batetik, familia osoarentzako rock ikuskizuna Billy Boom Band taldearen eskutik hiru euroan. Bestetik, gaueko bederatzietatik aurrera, Izuaren Gaua Gazteriaren Etxean.

Bestalde, bihar, larunbatarekin, hainbat trafiko mozketa eginen dituzte; izan ere, Harresietako Lasterketa eginen dute Alde Zaharrean, Zabalguneetan eta Arrotxapean zehar. 6, 10 eta 20 kilometroko ibilbideak izanen dira. Udaltzaingoak trafikoa birbideratuko du mozketa gune garrantzitsuetan.

Bihar, ilunabarreko zortzietatik aurrera, Halloween gaua ospatzeko hainbat ekitaldi izanen dira Yamagutxi plazan. Besteak beste, haurrentzako ezustekoak eta ‘Son, risas y lagrimas’ taldearen kontzertua.

Bihar, halaber, Gazteriaren Etxean Izuaren Gaua ospatuko dute. Bederatzietatik aurrera, gazteentzako hainbat aktibitate izanen dira, musu truk: mozorro lehiaketa, ipuin kontalariak, karta eta rol jolasak, ginkana…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!