Gurutze Plazako Institutua, bertsoaren erreinu

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko urr. 29a, 08:03

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, Garcia Lorcaren inguruko emankizuna eta eskulan tailerra daude.

Garcia Lorcaren poesiagintzak hartuko du San Frantzisko liburutegia, gaur. Arratsaldeko zazpi eta erdietan. Nanna Sanchez eta Montse Zabalzak poeta andaluziarraren abestiak, olerkiak eta erromantzeak interpretatuko dituzte.

Hemengo antzerkia-ren XVIII edizioak aurrera segitzen du. Gaur, Urtsua, argiaren eta lainoren legenda obra, gaztelaniaz, Zarrapastra Teatro-k eskainia. Arratsaldeko 20:00etan, doan, aldez aurretik gonbidapena eskuratuta, Sanduzelaiko Civivox-ean.

Eta gaur ere, ostegunarekin, Bertsoaroaren beste saio bati ekinen diote. Gurutze Plazaren Institutuan Julen Zelaieta, Julio Soto, Eneko Fernandez, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga ariko dira. Sarrera,doan, gonbidapenarekin.

Bihartik aurrera eta igandera arte, santu guztien eguna dela medio, hilerriko sarrera itxita egonen da, goizeko zortzietatik, arratsaldeko zortzietara. Hiri garraioak zerbitzuak hobetuko ditu, geraleku gehiagorekin.

Bihar, Civivox Kondestableko haurren gelan, eskulan tailerra. Lau urtetik gorako haurrentzat. Bostak eta laurdenetatik, zazpietara. Bi euroan. Izan ematea, Kondestablen bertan.

Asimetriak Teatro antzerki konpainiak Betekadarekin obra taularatuko du, Iturramako Civivox-ean, gaztelaniaz, Hemengo antzerkiaren XVIII. edizioaren baitan. Arratsaldeko zortzietan izanen da, doan, gonbidapena aldez aurretik eskatuta.

Kondestable Jauregian dagoen Pablo Sarasateren Museoa ikusteko bisitak antolatu ditu udalak. Bihar, sei eta erdietan, euskaraz; larunbatean, hamabitan, berriz, erdaraz. Doanekoak dira, baina izen ematea beharrezkoa da. Edozein Civivox-ean egin daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!