Garcia Lorcaren obrak gurean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko urr. 28a, 08:03

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, ipuin kontalaria eta argazkilaritza ikastaroa daude.

Gaur, San Frantzisko liburutegian, Maider Galarza ipuin kontalaria. Bost eta erdietatik aurrera, lau urtetik gorako haurrentzat. Zazpi eta erdietan, aldiz, helduentzako saioa. Biak, doan.

Eta gaur ere, Ingurumen Heziketarako Museoko jasangarritasun aretoan,  ingurumen argazkilaritza ikastaroa, Iñaki Basterra argazkilariaren eskutik, gaztelaniaz. Zazpietan. Izen ematea 010 telefono zenbakian, doan.

Ana Apestegia coach-ak denboraren kudeaketaren inguruan solas eginen du, Hemen eta orain. Zure bizitza bizi mintzaldian, gaztelaniaz, gaur, asteazkenarekin. Zabalguneko Civivox-ean izanen da, zazpietan. Doan.

Garcia Lorcaren poesiagintzak hartuko du San Frantzisko liburutegia, gaur. Arratsaldeko zazpi eta erdietan. Nanna Sanchez eta Montse Zabalzak poeta andaluziarraren abestiak, olerkiak eta erromantzeak interpretatuko dituzte.

Zazpi eta erdietan ere, Mendilloriko Civivox-ean, freelance multimediaren inguruko hitzaldia, Jorge Fernandez Mayoralen eskutik, gaztelaniaz. Beste abentura eredu batzuen zikloaren baitan, muturreko egoeratan grabatutako dokumentalei buruz mintzatuko da.

Hemengo antzerkia-ren XVIII edizioak aurrera segitzen du. Bihar, Urtsua, argiaren eta lainoren legenda obra, gaztelaniaz, Zarrapastra Teatro-k eskainia. Arratsaldeko 20:00etan, doan, aldez aurretik gonbidapena eskuratuta, Sanduzelaiko Civivox-ean.

Eta bihar ere, ostegunarekin, Bertsoaroaren beste saio bati ekinen diote. Gurutze Plazaren Institutuan Julen Zelaieta, Julio Soto, Eneko Fernandez, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga ariko dira. Sarrera,doan, gonbidapenarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!