Gaur, dokumentala eskainiko dute: OligopolyOFF, hirugarren saioa, Ingurumen Heziketarako Museoan. Goizeko hamaika eta erdietan eta arratsaldeko seitan. Doan.
‘Astearteak TIL’ komunikazio eta informazio teknologien inguruko zikloak aurrera segitzen du. Gaur, Windows 10 sistemara migratzeaz ariko da Eva Rodriguez, Sanduzelain, arratsaldeko sei eta erdietan, gazteleraz. Entzumen arazoak dituztenentzako egokiturik.
‘Bertsoaroa 2015’ programazioaren barruan, emakumeak bertsolaritzan duen rolari buruzko ikuskizuna taularatuko dute Condestable Civivox aretoan. Oholtzara igoko dira Jokin Labaien narratzailea; Oskar Estanga eta Hodei Unzueta aktoreak, eta Idoia Noble akordeoi jotzailea.
Bihar, San Frantzisko liburutegian, Maider Galarza ipuin kontalaria. Bost eta erdietatik aurrera, lau urtetik gorako haurrentzat. Zazpi eta erdietan, aldiz, helduentzako saioa. Biak, doan.
Eta bihar ere, Ingurumen Heziketarako Museoko jasangarritasun aretoan, ingurumen argazkilaritza ikastaroa, Iñaki Basterra argazkilariaren eskutik. Zazpietan. Izen ematea 010 telefono zenbakian, doan.
Ana Apestegia coach-ak denboraren kudeaketaren inguruan solas eginen du, Hemen eta orain. Zure bizitza bizi mintzaldian, gazteleraz, bihar, asteazkenarekin. Zabalguneko Civivoxean izanen da, zazpietan. Doan.
Ongi pasa. Rock-a ez da ume kontua espektakulurako sarrerek salgai jarraitzen dute. Billy Boom Bandak eskainiko du , gaztelaniaz, Iturramako Civivoxean, larunbatean, seietan. Sarrerak, hiru euroan, Civivoxean bertan zein pamplona.es atari digitalean.