Truke azoka, Ingurumen Heziketarako Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko urr. 26a, 08:00

San Pedroko Ingurumen museoa (Argazkia: Navarra.es)

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, asertibitatearen inguruko hitzaldia eta bertso saio bat daude.

San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoak truke azoka antolatu du. Arropa, etxeko gauzak, dekorazio objektuak, liburuak...  Ostiralera arte bisitatu daiteke, hamarretatik ordu batetara eta seietatik zortzietara.

Asertzioaren inguruko hitzaldi zikloak aurrera dirau. Ateak irekitzen dituzten hitzak mintzaldia eskainiko du Cristina Ochoak, Sanduzelaiko Civivox-ean. Entzumenezko arazoak dauzkatenentzat egokitua.

Bihar, dokumentala eskainiko dute: OligopolyOFF, hirugarren  saioa, Ingurumen Heziketarako Museoan. Goizeko hamaika eta erdietan eta arratsaldeko seitan. Doan.

‘Astearteak TIL’ komunikazio eta informazio teknologien inguruko zikloak aurrera segitzen du. Bihar Windows 10 sistemara migratzeaz ariko da Eva Rodriguez, Sanduzelain, arratsaldeko sei eta erdietan, gazteleraz, eta entzumen arazoak dituztenentzako egokiturik.

‘Bertsoaroa 2015’ programazioaren barruan, emakumeak bertsolaritzan duen rolari buruzko ikuskizuna taularatuko dute Condestable Civivox aretoan. Oholtzara igoko dira Jokin Labaien narratzailea; Oskar Estanga eta Hodei Unzueta aktoreak, eta Idoia Noble kordeoi jotzailea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!