Lau urtetik gorako haurrentzat tailerra eginen dute Kondestablen

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko urr. 23a, 08:00

Argazkia: Kondestable jauregiko patioa. / pamplonajoven.files.wordpress.com

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, Hor konpon marianton antzezlana eta pintxo dastatzea daude.

Gaur, Civivox Kondestablen lau urtetik gorako haurrentzat tailerra eginen dute. Bostak eta laurdenetatik, zazpiak eta laurdenetara. Izen ematea, Kondestablen bertan, bi euroan.

Udazkena iritsi da Ermitagañako eta Zabalguneko udal azoketara. Bihar, ardoa eta perretxikoekin egindako pintxoak dastatzeko aukera, euro batean. 450 errazio banatuko dituzte, hamabietatik aurrera. Bildutako dirua benefizentziarentzat izanen da.

Hor konpon Marianton antzezlana taularatuko dute Oskar Estanga eta Hodei Unzueta antzezleek, Mendillorriko Civivox-ean. Haurrentzako egitarauaren parte da ekimena. Emanaldia bitan ikusteko aukera izanen da: eguerdiko hamabietan eta arratsaldeko seietan. Sarrerak, Civivox-ean bertan eta pamplona.es webgunean, hiru euroan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!