Zaragoza etorbidea gaur irekiko dute autoentzat . Sadar kalean azpiegitura batzuk eta errotonda bat eraikitzeko egon da itxita. Zirkulazio bi bideak ez ezik, oinezkoak ibiltzeko gunea ere zabalduko dute.
Halaber, gaur bertan, asteazkenarekin, Zabalguneko Civivox-ak elikaduraren inguruko ziklo bati ekinen dio. Arratsaldeko zazpietan hitzaldia eskainiko dute, gazteleraz: Ez da soilik zer jaten duzun, jaten duzuna da. Pertsona gorrentzat egokituriko jarduera izanen da. Doan.
Eta San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoak bihar mintzaldia eskainiko du. Urbasa eta Andiako natur parkea izanen da hizpidea. Arratsaldeko zazpietan izanen da, eta ludoteka zerbitzua jarriko dute.
Bihar, ipuinen eguna
Bihar, osteguna, Etxabakoizko liburutegian kamishibai ipuin kontaketa saioa, gazteleraz, arratsaldeko seietan. Kyokan izanen da istorioko protagonista, eta lau urteko haurrei zuzenduriko ikuskizuna da. Doan.
Bihar bertan ere, Bertsoaroa hasiko da, Jose Maria Esparzaren hitzaldi batekin: Jota heretikoak: Nafarroa hegoaldeko bertsolaritza. Kondestable Jauregian izanen da, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Koplen, bertsoen eta joten harremanaz mintzatuko da hizlaria.
Beste mintzaldi bat ere egonen da bihar. Bestelako abentura ereduak izenburupean ironman-aren gaia jorratuko du Ana Casares gorputz heziketan lizentziatu eta triatleletak, gazteleraz. Mendillorriko Civivox-ean izanen da, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Doan.
Zaragoza etorbidea irekita dago jada autoentzat . Sadar kalean azpiegitura batzuk eta errotonda bat eraikitzeko egon da itxita. Zirkulazio bi bideak ez ezik, oinezkoentzako gunea ere zabalduko dute.